XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

YEMEN-ERITREA

Gran Hanish irlaren auziari irtenbidea bilatu diote

YEMEN eta Eritreako Atzerri ministroak egunotan bilduko dira bi herrialdeok Itsaso Gorrian dagoen irla baten subiranotasuna lortzeko duten lehiari irtenbide bat bilatzeko.

Sana eta Asmarako gobernuetako Atzerri ministroekin batera Egipto, Frantzia eta Etiopiako Atzerri ministroak bilduko dira.

Frantziak egindako proposamenari jarraituz bilduko dira bost herrialdeotako ministroak, Gran Hanish irlaren auziari buruz negoziatzeko.